Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2023ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2448

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 24koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, K56J1 Lan-zenbakia duen Ertzaintzako funtzionarioak eskatuta, abiarazitako 71/2023 zenbakidun prozedura laburtuan interesa izan dezaketen guztiei dei egiteko dena, pertsonatu ahal izateko.

71/2023 zenbakidun prozedura laburtua aurkeztu da Ertzaintzako lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, merezimenduen baremo komun eta bateratua onartu zen, merezimendu-lehiaketa bidez honako kategoria hauetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko: oinarrizko eskalako agente eta agente lehena, ikuskapen-eskalako ofizialorde eta ofiziala, eta betearazpen-eskalako komisariorde kategoria. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 eta 116.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdunei epatzea eskatu duenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsona guztiei dei egitea Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, beren eskubideen edo bidezko interesen alde, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 24a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala