
97. zk., 2023ko maiatzaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2440
IRAGARKIA, Funtzio Publikoko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 10eko Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen horretan ezartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bidaliko zaiola 33/2023-Sekzioa: JPL prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari lotutako administrazio-espedientea, eta ebazpenaren bidez interesdunak epatzen dira Sala horretan ager daitezen.
EAEko Albaitarien Kontseiluak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du (33/2023-Sekzioa: JPL prozedura arrunta) honako honen aurka: Erabakia, 2022ko azaroaren 15ekoa, Eusko Jaurlaritzarena, zeinaren bidez ezesten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duen 2022ko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du administrazio-espediente originala bidaltzeko. Halaber, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legeak 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erreferentziako prozesuan interesa izan dezaketen pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aipatu prozeduran ager daitezen, egokitzat joz gero, beren interes legitimoak defendatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 10a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.