Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2023ko maiatzaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2415

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaie 799. ikastarotik 801. Ikastarora bitarteko ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 799 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren berriztatze-ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 800 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren berriztatze-ikastaroa, maila kualifikatua, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 801 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez– eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira hiru ikastaro horiek, eta, hurrenez hurren, B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, hain zuzen, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

1.– Oinarrizko mailakoa, 799. ikastaroan, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

2.– Maila kualifikatukoa, 800. ikastaroan, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

3.– Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 801. ikastaroan, ebazpen honen III. eranskineko zerrendetan agertzen diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 11.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

I. ERANSKINA
BAIMENA EMATEN DA PRODUKTU FITOSANITARIOEN ERABILTZAILE PROFESIONALAREN TXARTELA (OINARRIZKO MAILA) EMAN DAKIEN ZERRENDA HONETAKO PERTSONEI (799. IKASTAROA)
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
BAIMENA EMATEN DA PRODUKTU FITOSANITARIOEN ERABILTZAILE PROFESIONALAREN TXARTELA (MAILA KUALIFIKATUA) EMAN DAKIEN ZERRENDA HONETAKO PERTSONEI (800. IKASTAROA)
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
BAIMENA EMATEN DA PRODUKTU FITOSANITARIOEN ERABILTZAILE PROFESIONALAREN TXARTELA (MAILA KUALIFIKATUA ETA OINARRIZKO MAILA) EMAN DAKIEN ZERRENDA HONETAKO PERTSONEI (801. IKASTAROA)
TITULUA BALIOZKOTZEA. MAILA KUALIFIKATUA
(Ikus .PDF)
BESTE AUTONOMIA-ERKIDEGO BATZUETAN EGINDAKO IKASTAROAK. OINARRIZKO MAILA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala