Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2023ko maiatzaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZEGAMAKO UDALA
2393

IRAGARKIA, 2023ko maiatzaren 11koa, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokor eta espezifikoei buruzkoa.

2022ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (247 zenbakia) eta Zegamako Udalaren webgunean, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko deialdien oinarriak argitaratu ziren:

Gizarte Langile plaza bat (1), Administrazio Berezia eskalako Aspieskala teknikoari dagokiona, A2 azpitaldea, gizarte-zerbitzuetako teknikari lanpostua komunean mantentzeko sortutako Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloa udalerrietako gizarte-zerbitzuetako zerbitzuen elkarteari dagokiona, lehiaketa eran, txanda irekiz.

Liburuzain eta Gazte koordinatzaile plaza bat (1), Administrazio Berezia eskalako Azpieskala teknikoari dagokiona, C1 azpitaldea, lehiaketa eran, txanda irekiz.

Administrazio Orokorreko Administrari Laguntzaile plaza bat (1), Administrazio Orokorra eskalako Azpieskala laguntzaileari dagokiona, C2 azpitaldea, lehiaketa eran, txanda irekiz.

Balio Anitzeko Peoi lanpostua, Balio anitzeko peoi langile laborala kategoriari dagokiona, AP azpitaldea, lehiaketa eran, txanda irekiz.

Eskabideak aurkezteko epea hogei (20) egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, oinarrietan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.

Zegama, 2023ko maiatzaren 11.

Alkatea,

JOSEBA IZAGIRRE AROZENA.


Azterketa dokumentala