Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2023ko maiatzaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2364

IRAGARKIA, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariak emandako 2023ko martxoaren 9ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 20-SE-A-2023-17 espedientearen esparruan zehapen-prozedura abiaraztea erabaki zen.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean adierazitako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Hamabost egun balioduneko epea dago egokitzat jotzen diren alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta froga-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10-3, 20006 Donostia / San Sebastián).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia / San Sebastián, 2023ko maiatzaren 9a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala