Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2023ko maiatzaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2361

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zehapen-espediente batzuen gainean instrukziogileak eman dituen ebazpen-proposamenak, itsas arrantzaren arloan egindako arau-hausteei lotuta.

Ezinezkoa izan da ebazpen-proposamen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko Ekonomiaren Garapen, Azpiegitura eta Ingurumen Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko, eta baliatu nahi diren frogak proposatzeko, hori guztia prozedura honen instrukziogilearen aurrean.

Eranskinean aipatutako pertsonak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 8a.

Instrukziogilea,

BEATRIZ GUINEA ARAMENDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala