Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2023ko maiatzaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2353

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntza-erakundeentzat berrikuntzaren gaineko inbertsioa finantzatzeko 2022rako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntza-erakundeentzat berrikuntzaren gaineko inbertsioa finantzatzeko dirulaguntzen 2022rako deialdiak 7.7 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen bidez argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2022ko irailaren 13an egindako bilkuran.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntza-erakundeentzat berrikuntzaren gaineko inbertsioa finantzatzeko 2022ko ekitaldian emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 3a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala