
93. zk., 2023ko maiatzaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2351
AGINDUA, 2023ko maiatzaren 8koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita Lan Ikuskaritzako burua –511211/5 kodea–, Arabako Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzan hutsik dagoen lanpostua.
Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (2023ko martxoaren 27ko EHAA, 60. zk.), agindu horren bidez iragarri baitzen Arabako Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzako ikuskaritzako buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa (511211/5 kodea), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Loreta Ruiz Mihi Lan Ikuskaritzako buru izendatzea –511211 kodea, 5 dotazioa–, Lan eta Enplegu Saileko Arabako Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzan.
Bigarrena.– Agindu honek 2023ko maiatzaren 15etik aurrera izango du eragina.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 8a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
RSS