Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2023ko maiatzaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HONDARRIBIKO UDALA
2350

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuei buruzkoa.

2022ko abenduaren 26ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (243. Zenbakia), akatsen zuzenketa eginda 2023ko otsailaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (34. zenbakia), osorik argitaratu dira honako deialdi hauek arautuko dituzten oinarriak:

Arkeologo plaza bat, txanda irekian, Administrazio Bereziko eskalakoa, azpieskala teknikokoa, Goi-mailako teknikariak klasekoa, lehiaketa bidez.

Kultur teknikari plaza bat, txanda irekian, Administrazio Orokorreko eskalakoa, Kudeaketako azpieskalakoa, lehiaketa bidez.

Arkitekto tekniko plaza bat, txanda irekian, Administrazio Bereziko eskalakoa, azpieskala teknikokoa, erdi-mailako teknikariak klasekoa, lehiaketa bidez.

Euskara Zerbitzuko arduradun plaza bat, txanda irekian, Administrazio Bereziko eskalakoa, azpieskala teknikokoa, erdi-mailako teknikariak klasekoa, lehiaketa bidez.

Euskara Irakasle lau plaza, txanda irekian, lan-kontratuko langileentzat gordeta, A2 azpitaldean, lehiaketa bidez.

Gizarte langile plaza bat, txanda irekian, Administrazio Bereziko eskalakoa, Azpieskala Teknikokoa, erdi-mailako teknikariak klasekoa, lehiaketa bidez.

Agente Lehen lau plaza, txanda irekian, Administrazio Bereziko eskalakoak, Zerbitzu Berezien azpieskalakoak, Udaltzaingoa eta bere laguntzaileak klasekoak, lehiaketa bidez.

Udaltzain hamabi plaza, txanda irekian, Administrazio Bereziko eskalakoak, Zerbitzu Berezien azpieskalakoak, Udaltzaingoa eta bere laguntzaileak klasekoak, lehiaketa bidez.

Delineatzaile plaza bat, txanda irekian, Administrazio Bereziko eskalakoa, azpieskala teknikokoa, teknikari laguntzaileak klasekoa, lehiaketa bidez.

Administrari plaza bat, txanda irekian, Administrazio Orokorreko eskalakoa, Administrazio azpieskalakoa, lehiaketa bidez.

Administrari Laguntzaile lau plaza, txanda irekian, Administrazio Orokorreko eskalakoak, Laguntzaile azpieskalakoak, lehiaketa bidez.

Atezain plaza bat, txanda irekian, Administrazio Orokorreko eskalakoa, Subalterno Azpieskalakoa, lehiaketa bidez.

Goi mailako teknikari plaza bat (Administrazio Orokorreko Teknikaria), txanda irekian, Administrazio Orokorreko eskalakoa, azpieskala teknikokoa, lehiaketa-oposizio bidez.

Gizarte langile plaza bat, txanda irekian, Administrazio Bereziko eskalakoa, Azpieskala Teknikokoa, erdi-mailako teknikariak klasekoa, lehiaketa-oposizio bidez.

Udaltzain bost plaza, txanda irekian, Administrazio Bereziko eskalakoak, Zerbitzu Berezien azpieskalakoak, Udaltzaingoa eta bere laguntzaileak klasekoak, lehiaketa-oposizio bidez.

Administrari plaza bat (Biztanleen Arreta Zerbitzuko arduraduna), txanda irekian, Administrazio Orokorreko eskalakoa, administrazio azpieskalakoa, lehiaketa-oposizio bidez.

Elektrikari ofizial plaza bat (Elektrikari Taldeko burua), txanda irekian, Administrazio Bereziko eskalakoa, Zerbitzu Berezietako azpieskalakoa, Lanbideetako Pertsonala klasekoa, lehiaketa-oposizio bidez.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, oinarrietan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.

Hondarribia, 2023ko maiatzaren 4a.

Alkatea,

TXOMIN SAGARZAZU ANCISAR.


Azterketa dokumentala