Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2023ko maiatzaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

IRUNGO UDALA
2349

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2021eko enplegu publikoaren eskaintzako salbuespenezko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokor eta espezifikoei buruzkoa.

Gipuzkoako 247 zenbakiko Aldizkari Ofizialean, 2022ko abenduaren 30ean, 2021eko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako plazei dagozkien aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuen oinarri orokor eta espezifikoak argitaratu dira. Deialdi publikoa Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan aurreikusitako salbuespenezko lehiaketaren bidez gauzatu beharko da.

Gipuzkoako 77 zenbakiko Aldizkari Ofizialean, 2023ko apirilaren 24an, oinarri orokorren eta espezifikoen akatsen zuzenketa argitaratu da.

Irun, 2023ko apirilaren 24a.

Giza Baliabideetako eta Zerbitzu Orokorretako burua,

JON ZARANDONA BORREGUERO.


Azterketa dokumentala