
90. zk., 2023ko maiatzaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2254
AGINDUA, 2023ko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «San Pedro Apostol» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Bilboko (Bizkaia) «San Pedro Apostol» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren «Misioneras del Sagrado Corazón de Jesús» erakunde titularraren legezko ordezkariak aurkeztutako eskaera aztertu da. Eskaeraren xedea ikastetxearen titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzea da.
Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) «San Pedro Apostol» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena ematea. Orain arte, «Congregación de Misioneras del Sagrado Corazón de Jesús» erakundeak izan du ikastetxe hori. Aurrerantzean, «Scientia Bilbao, Sociedad Limitada» erakundeak izango du titulartasuna, eta aitortu zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan subrogatuta geratuko da.
Bigarrena.– «San Pedro Apostol» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Scientia San Pedro» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena.
Hirugarrena.– Ikastetxearen titulartasun-aldaketa eta izen-aldaketa Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko dira, eta ez dute eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan.
Laugarrena.– Ikastetxea erregistroko datu hauekin inskribatuko da:
Kode zenbakiak: 014698 (EAE) eta 48002584 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).
Izen espezifikoa: «Scientia San Pedro»
Titularra: «Scientia Bilbao, Sociedad Limitada»
Helbidea: Paseo Campo Volantín, 36.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 9 unitate:
• 3 unitate 0 - 1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
• 3 unitate 1 - 2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
• 3 unitate 2 - 3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostuko edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu edukierakoa.
– Hezkuntza Berezia:
• 3 gela ireki.
Bosgarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluaren arabera, agindu honek 2023ko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Seigarrena.– Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Zazpigarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS