Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2023ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2252

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita honako agindu honetan aurreikusitako laguntzen 2022ko erakunde onuradunen zerrenda: Agindua, 2022ko irailaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, enpresetarako 5G Laguntzen Programa arautzen eta deitzen duena 2022ko ekitaldirako.

Dirulaguntzen jardueran nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduak –enpresetarako 5G Laguntzen Programa arautzen eta deitzen duena 2022ko ekitaldirako–, 15. artikuluko 6. puntuan honako hau ezartzen du: «Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie erakunde interesdunei. Nolanahi ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako dirulaguntzen zerrenda, herritarrek oro har horren berri izan dezaten.»

Gobernu Kontseiluaren 2023ko apirilaren 4ko Erabakiaren bidez deialdia ebatzi eta ebazpen hori erakunde onuradunei jakinarazi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduan 2022ko ekitaldirako araututako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, enpresetarako 5G Laguntzen Programa arautzen eta deitzen da 2022ko ekitaldirako.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 3a.

Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria,

LEYRE MADARIAGA GANGOITI.

ERANSKINA

1.– Onartutako proiektuen, eman beharreko laguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda:

(Ikus .PDF)

2.– Ukatutako eskabideen zerrenda:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala