Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2023ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HAURRESKOLAK
2244

01/05-2023 ERABAKIA, 2023ko maiatzaren 3koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Haurreskolak Partzuergoko haur-hezitzaileen lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuko epaimahai kalifikatzaileko kideak.

2022ko abenduaren 22ko 07/12-2022 Erabakiaren bidez, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak Haurreskolak Partzuergoko haur-hezitzaileen lan-kategoriako lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaketa-prozesua zuzenduko duten oinarriak onartu zituen.

Oinarri horien 7. atalari jarraikiz, epaimahai kalifikatzailearen osaera eta kideen izendapena zehaztu behar dira.

Hori dela eta, kide hauek izendatzea erabaki da, epaimahai kalifikatzaile titularrerako eta ordezkorako:

Epaimahai titularra:

Presidentea: Maite Perez Garcia andrea, Hezkuntza Saileko Berritzeguneko aholkularia.

Gainerako kideak:

Adrián Heras Nuñez jauna, IVAPen proposamenez.

Aintzane San Sebastián Erasun andrea, haur-hezitzailea.

Isabel Sanchez Diaz andrea, haur-hezitzailea.

Mónica Sanchez Diaz andrea, haur-hezitzailea.

Idazkari-lanak lau kide horien arteko gazteenak egingo ditu, epaimahaiak beste era batera zehaztea erabakitzen ez badu.

Ordezko epaimahaia:

Presidentea: Maria Jesus Zaldua Uranga, Hezkuntza Saileko Berritzeguneko aholkularia.

Gainerako kideak:

Maria Eugenia Santos Urdiain andrea, IVAPen proposamenez.

Iosune Sanchez Esnaola andrea, haur-hezitzailea.

Rebeca Sanchez Garcia andrea, haur-hezitzailea.

Maider Sanchez Garmendia andrea, haur-hezitzailea.

Erabaki honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke erabakia eman zuen organoari, hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean.

Eibar, 2023ko maiatzaren 3a.

Haurreskolak Partzuergoko gerentea,

ELENA AIZPURU SEGUROLA.


Azterketa dokumentala