
90. zk., 2023ko maiatzaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2243
AGINDUA, 2023ko maiatzaren 4koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Gipuzkoako espetxeko «Espetxeetako zuzendari» lanpostua (kodea: 8355; dotazioa: 2) izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko martxoaren 17ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2023ko apirilaren 4ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Alfredo Gómez López jauna Gipuzkoako espetxeko Espetxeetako zuzendaria (kodea: 8355, dotazioa: 2) izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen horrek 2023ko maiatzaren 5etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 4a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS