Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2023ko maiatzaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2233

IRAGARKIA, zeinen bidez Euskal Estatistika Erakundeak, Eustatek, jakinarazten duen estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Industria-produkzioaren indizea. IPI. 2023-Otsaila.

– Garraioaren eskariaren irudia. 2021.

– Euskadi Europar Batasunean. 2020.

– Materialen fluxuaren estatistika. 2005-2020.

– Mugikortasunaren Inkesta. 2021.

– Kontsumoko Prezioen Indizea. Martxoa 2023.

– Aurrekontuak egikaritzearen estatistika. 2022/IV.

– Industria-prezioen indizea. IPRI. 2023-Martxoa.

– Kanpo-merkataritzaren estatistika. KAMEE. 2023-Otsaila.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. ETH-H. 2023-Martxoa.

– Biztanleria jardueraren arabera. BJA. 2023-1. hiruh.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. ETH-Hie. 2023-Martxoa.

– Alokairu-merkatuaren estatistika. 2022/IV.

– Hiruhileroko kontuen aurrerapena. KEA. 2023-1. hiruh.

– Eraikuntzako kostuen indizea. EEKI. 2023-Martxoa.

– Merkataritza Indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan. AHEK. 2023-Martxoa.

– Industriaren inkesta. 2021.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 30a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala