Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2023ko maiatzaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2232

IRAGARKIA, 2023ko maiatzaren 3koa, Arabako Industria Administrazioaren lurralde-ordezkariarena, Lantaróngo (Araba) udalerrian «4,995 MWn/6,240 MWp-ko Lantarón instalazio fotovoltaikoa, 30 KVko sarearekin lotura duena», egiteko proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen IX. tituluan eta Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da proiektu hau:

– Eskatzailea: FV Comunion I, S.L.; IFK: B05312533; helbide soziala: Conde Don Vela kalea 54, Vitoria-Gasteiz.

– Eskaera: aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena.

– Xedea: energia elektrikoa sortzea teknologia fotovoltaikoaren bidez.

– Erreferentzia: 01 GEY 202200012: – «4,995 MWn/6,240 MWp-ko Lantaron Instalazio Fotovoltaikoko Proiektua, 30 KV-ko Sarearekin lotura duena».

– Instalazioaren ezaugarriak:

• Lurrean dagoen planta fotovoltaikoa, 600 Wp-ko potentziadun 10.400 panel fotovoltaikok eta 25 inbertitzailek osatua (200 kW-ko 24 eta 195 kW-ko 1).

• 3250 kVAko 2 transformazio-zentro, hau da, egurats zabaleko transformadorea eta ETko gelaxkak, gainazalerako eraikin prefabrikatu trinko batean.

• Gainazaleko eraikin aurrefabrikatuan ETko gelaxken bidez ebakitzeko zentro bat.

• Comunion II Parke Fotovoltaikoaren Sekzionamendu Zentrotik ebakuatzeko linea elektrikoa. Zentro hori aireko eta lurpeko lotura bikoitzaren bidez lotuta dago, banatzeko sarean, «LAMT – L1, Miranda – Puentelarra»-n (65 eta 66 euskarrien artean).

• Instalazioaren potentzia: 4,995 MWn

• Instalazio fotovoltaikoaren kokapena: 4. poligonoa, 796. partzela, Lantaron (Araba).

• Aurrekontua: 1.783.867,00 euro

•Proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin behar zaio, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 76.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Guztiek jakin dezaten ematen da argitara azaldutakoa, proiektua Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) edo Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuen Jendaurreko Informazioaren atalean) aztertu ahal izan dadin (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/); horrela, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 3a.

Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRIGUEZ DIAZ.


Azterketa dokumentala