
89. zk., 2023ko maiatzaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2226
AGINDUA, 2023ko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria Zientzia eta Teknologia modalitatean esleitzen duena.
Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 8ko Aginduak Euskadi Ikerkuntzako Sarirako deia egiten du, Zientzia eta Teknologia modalitatean.
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 29ko Aginduak Ikerkuntzako 2022ko Euskadi Sarirako epaimahaia izendatzen du, Zientzia eta Teknologia modalitatean.
Euskadi Ikerketa Saria arautzen duen abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuaren esleitzeko prozedurari buruzko 10. artikulua betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria, Zientzia eta Teknologia modalitatean, esleitzea Javier Aizpurua Iriazabal irakasleari.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS