Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2023ko maiatzaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
2224

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuei buruzkoa.

2022ko abenduaren 27ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (245. zenbakia), I. eranskineko akatsak zuzenduta 2023ko martxoaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (45. zenbakia), osorik argitaratu dira, besteak beste, honako lanpostu hauek betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak:

– Euskaltegiko irakasle bi (2) plaza, lan-itunpeko langile finkoen plantillakoa, lehiaketa bidez eta txanda irekian.

– Etxebizitza Teknikari plaza bat (1), lan-itunpeko langile finkoen plantillakoa, lehiaketa bidez eta txanda irekian.

– Administrari hiru (3) plaza, Administrazio Orokorreko eskalakoa, Administrari azpieskalakoa eta Erdiko mailako motakoa, lehiaketa bidez eta txanda irekian.

– Ofizial igeltsero plaza bat (1) lan-itunpeko langile finkoen plantillakoa, lehiaketa bidez eta txanda irekian.

Deialdi honetan parte hartzeko eskariak, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hogei egun baliodunetan aurkeztu beharko dira.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, Ediktu Oholean eta Udalaren Web Orrian argitaratuko dira.

Amorebieta-Etxano, 2023ko maiatzaren 4a.

Alkatea,

ANDONI AGIRREBEITIA ABENDIBAR.


Azterketa dokumentala