Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2023ko maiatzaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
2222

IRAGARKIA, Basauriko Udal Euskaltegiaren 2022ko enplegu publikoaren eskaintzaren zuzenketari buruzkoa.

Basauriko Udal Euskaltegiaren 2022ko enplegu publikoaren eskaintzan egindako akatsen zuzenketa argitaratu da 2023ko apirilaren 13ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 71. zenbakian. Enplegu publikoaren eskaintza publiko hori lehendakariaren 2022ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Aipatutako enplegu publikoaren eskaintzak sistema librea aurreikusten du plaza hauek betetzeko: 2 irakasle plaza (A2), 4 irakasle plaza (A2), mantentze-lanen arduradun plaza 1 (E).

Barne-sustapen sistemaren bidez: administrari plaza 1 (C1).

Hori guztia argitaratzen da Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.

Basauri, 2023ko apirilaren 24a.

Basauriko Udal Euskaltegiko lehendakaria,

MARIA ELISA ARROYO OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala