
88. zk., 2023ko maiatzaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2214
IRAGARKIA, 2023ko maiatzaren 3koa, Arabako Industria Administrazioaren lurralde-ordezkariarena, Lantarongo (Araba) udalerrian «4,995 MWn/6,240 MWp-ko comunion III eguzki - instalazio fotovoltaikoa, 30 KVko sarearekin lotura duena», egiteko proiektua jendaurrean jartzeko dena.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen IX. tituluan eta Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (2020ko apirilaren 24ko EHAA), jendaurrean jartzen da proiektu hau:
– Eskatzailea: FV Comunion III, S.L.; IFK: B-05312517; helbide soziala: Pda. Salomo 3, Ondara-Alacanten.
– Eskaera: aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena.
– Xedea: energia elektrikoa sortzea teknologia fotovoltaikoaren bidez.
– Erreferentzia: 01 GEY 202200011: «4,995 MWn/6,240 MWp-ko comunion III eguzki - instalazio fotovoltaikoko proiektua, 30 KV-ko sarearekin lotura duena»
– Instalazioaren ezaugarriak:
– Lurrean dagoen planta fotovoltaikoa, 600 Wp-ko potentziadun 10.400 panel fotovoltaikok eta 25 inbertitzailek osatua (200 kW-ko 24 eta 195 kW-ko 1).
– 3250 kVAko 2 transformazio-zentro, hau da, egurats zabaleko transformadorea eta ETko gelaxkak, gainazalerako eraikin prefabrikatu trinko batean.
– Gainazaleko eraikin aurrefabrikatuan ETko gelaxken bidez ebakitzeko zentro bat.
– Comunion I Parke Fotovoltaikoaren Sekzionamendu Zentrotik ebakuatzeko linea elektrikoa. Zentro hori aireko eta lurpeko lotura bikoitzaren bidez lotuta dago. Banatzeko sarean, «LAMT – L1, SET Puentelarra»-n.
– Instalazioaren potentzia: 4,995 MWn.
– Eguzki - instalazio fotovoltaikoaren kokapena: 16. poligonoa, 326., 330. eta 332. partzelak, Lantaron (Araba).
– Aurrekontua: 1.757.396,00 euro.
– Proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin behar zaio, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 76.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Guztiek jakin dezaten ematen da argitara esandakoa, proiektua Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea, 2, Vitoria-Gasteiz) edo Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuen Jendaurreko Informazioaren atalean) aztertu ahal izan dadin (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/); horrela, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 3a.
Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,
PEDRO RODRíGUEZ DíAZ.
RSS