
88. zk., 2023ko maiatzaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2213
IRAGARKIA, 2023ko maiatzaren 3koa, Arabako Industria Administrazioaren lurralde-ordezkariarena, Lantarongo (Araba) udalerrian «2,1 MWn/2,62 MWp-ko Comunion II instalazio fotovoltaikoa, 30 kVko sarearekin lotura duena», egiteko proiektua jendaurrean jartzeko dena.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen IX. tituluan eta Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (2020ko apirilaren 24ko EHAA), jendaurrean jartzen da proiektu hau:
– Eskatzailea: FV Comunion II, SL; IFK: B05312525; helbide soziala: Sotelo kalea 2, B, Zamora.
– Eskaera: aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena.
– Xedea: energia elektrikoa sortzea teknologia fotovoltaikoaren bidez.
– Erreferentzia: 01 GEY 202200010 «2,1 MWn/2,62 MWp-ko Comunion II instalazio fotovoltaikoko proiektua, 30 kV-ko sarearekin lotura duena»
– Instalazioaren ezaugarriak:
• Lurrean dagoen planta fotovoltaikoa, 600 Wp-ko potentziadun 4.368 panel fotovoltaikok eta 11 inbertitzailek osatua (200 kW-ko 10 eta 100 kW-ko 1).
• 3250 kVAko transformazio-zentro 1, hau da, egurats zabaleko transformadorea eta ETko gelaxkak, gainazalerako eraikin prefabrikatu trinko batean.
• Gainazaleko eraikin aurrefabrikatuan ETko gelaxken bidez ebakitzeko zentro bat.
• Comunion II Parke Fotovoltaikoaren Sekzionamendu Zentrotik ebakuatzeko linea elektrikoa. Zentro hori aireko eta lurpeko lotura bikoitzaren bidez lotuta dago. Banatzeko sarean, «LAMT – L1, Miranda – Puentelarra»n (65 eta 66 euskarrien artean).
• Instalazioaren potentzia: 2,1 MWn.
• Instalazio fotovoltaikoaren kokapena: 4. poligonoa, 796. partzela, Lantaron (Araba).
• Aurrekontua: 843.380,00 euro.
• Proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin behar zaio, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 76.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Guztiek jakin dezaten ematen da argitara azaldutakoa, proiektua Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) edo Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuen Jendaurreko Informazioaren atalean) aztertu ahal izan dadin (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/); horrela, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 3a.
Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,
PEDRO RODRIGUEZ DIAZ.
RSS