Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2023ko maiatzaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2203

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita honako agindu hau: Agindua, 2022ko abenduaren 20koa, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko.

2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-kontratudun langileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko. Agindu hori 2022ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (248. zk.) argitaratu zen, eta, agindu horretan huts bat egin denez, dagokion zuzenketa egin behar da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Lehenengoa.– Ebazpen-zatiaren lehenengo artikuluan, 2022/5737 (36/2) orrialdean, hau dio:

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JON BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala