Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2023ko maiatzaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2201

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 27koa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarri diren Gurenet atarian 2023ko martxoaren 27ko, eta apirilaren 4ko eta 17ko ebazpenak, Ertzaintzako zenbait lanpostu izendapen askeko eta berariazko merezimendu-lehiaketaren sistemen bidez (C247, C248 eta C249) hornitzeko prozeduran emandakoak.

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz –ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako zenbait lanpostu hornitzeko deialdia onartu eta argitaratzen da–, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dituen eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2023ko martxoaren 27an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2023ko martxoaren 27ko Ebazpena, Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, berariazko proben zenbait balorazio-batzordetako ordezko idazkariak izendatzen dituena.

Bigarrena.– Argitara ematea 2023ko apirilaren 5ean jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2023ko apirilaren 4ko Ebazpena, Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, berariazko probak egiteko data berriak jarri, onartu eta baztertuen behin betiko zerrendan dauden akats materialak zuzendu eta 7. Batzordeko ordezko batzordeburua izendatzen dituena.

Hirugarrena.– Argitara ematea 2023ko apirilaren 18an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2023ko apirilaren 17ko Ebazpena, Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, berariazko proben zenbait balorazio-batzordetako ordezko idazkariak izendatzen dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 27a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala