
86. zk., 2023ko maiatzaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2157
IRAGARKIA, 2023ko apirilaren 25ekoa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 220 kV-ko Itsaso azpiestazioko osagaiak berritzea, Ezkio-Itsasoko udalerrian.
Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (2020-04-24ko EHAA), abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53tik eta 56ra bitarteko artikuluetan (2013-12-27ko BOE) ezarritakoaren ondorioetarako, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena eskatu dira instalazio honetarako:
Esp.: 20-AT-Y-2023-4.
– Eskatzailea: Red Eléctrica de España, S.A.U.
– Kokalekua: Ezkio-Itsaso udal-mugartea.
– Aurrekontu osoa: 3.816.479 euro.
– Xedea: Itxaso 220 kV-ko Itsaso azpiestazioko osagaiak berritzea.
– Jarduketaren funtsezko ezaugarriak: 220-kV-ko parkean Itxaso azpiestazioko osagaiak berritzea, zahartze-maila, zaharkitze teknologikoa eta ordezko piezen eskuraezintasuna RdT-en fidagarritasuna handitzeko kritikotzat jo diren posizioak osatzen dituzten elementuak hobetzeko asmoz, haien balio-bizitza handituz.
Eraikitzeko administrazio-baimena eskatzen dira.
Horren berri ematen da guztiek jakin dezaten, eta dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo 10, 1. solairua, Donostia / San Sebastian) edo webgune honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu Egoki iritzitako alegazioak bi aletan aurkeztu beharko dira Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza honetan, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2023ko apirilaren 25a.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.
RSS