Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2023ko maiatzaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HONDARRIBIKO UDALA
2111

IRAGARKIA, Hondarribiko hondartzan igeriketa-eskolako zerbitzuak (jolas-eremua, kiosko taberna eta itzalpeak eta hamakak alokatzeko zerbitzua) ustiatzeko baimenaren prozedurari buruzkoa.

Alkatearen 2023/1503 Dekretu bidez onartu ziren Hondarribiko hondartzan igeriketa eskolako zerbitzuak (jolas-eremua, kiosko-taberna eta itzalpeak eta hamakak alokatzeko zerbitzua) ustiatzeko baimena emateko prozedura arautuko duten agiri ekonomiko-administratiboak eta agiri teknikoak, eta baimen hau emateko esleipen prozedura ireki zen.

Horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da plegu teknikoak eta administratiboak Euskadiko Kontratazio Plataforman eta Hondarribiko Udalaren Kontratazio Profilean eskuragarri daudela, interesdunek proposamenak aurkeztu ditzaten Hondarribiko Udalaren egoitza elektronikoko kontratatzailearen profilean, 10 egun naturaleko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Proposamen horiek Agiri Administratibo Orokorren 11. klausularen araberakoak izan beharko dute.

Erabaki hori behin betikoa da eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Interesdunek, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, edota egoki deritzoten beste edozein errekurtso, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, erabakia azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko puntuan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaioke ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, erabaki hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Hondarribia, 2023ko apirilaren 20a.

Alkatea,

TXOMIN SAGARZAZU ANCISAR.


Azterketa dokumentala