
84. zk., 2023ko maiatzaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2108
IRAGARKIA, zeinaren bidez Basauriko UD San Miguel Futbol Klubari jakinarazten baitzaio 24/2022 espedienteari buruz Kirol Justiziako Euskal Batzordeak 2023ko martxoaren 14an hartutako erabakia.
Jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatuari jarraituz, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Basauriko UD San Miguel Futbol Klubari Kirol Justiziako Euskal Batzordearen 2023ko martxoaren 14ko Erabakia jakinarazteko (24/2022 espedientea).
Espedientea eskuragarri du interesdunak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 24a.
Kirol Justiziako Euskal Batzordeko presidentea,
OLATZ BOLINAGA MALLAVIABARRENA.
RSS