
84. zk., 2023ko maiatzaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2102
IRAGARKIA, 82/2023 prozedura arruntean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan agertu ahal izateko balizko interesdunak epatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Bigarren Sekzioak, 82/2023 prozedura arruntean, erabaki du Tania Salas Pérezek eta Leire Bartolomé Zabaletak Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileak finkatzeko eta erabiltzeko ezohiko prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak onartzen dituen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren aurka (2022ko abenduaren 30eko EHAA) jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdunak epatzea eta administrazio-espedientea bidaltzea.
Aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie hirugarren interesdun guztiei, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 eta 116.2 artikuluetan xedatutakoa betetze aldera. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iragarki hau argitaratzen da, aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direlako. Hala, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzen da.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 20a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.
RSS