82. zk., 2023ko maiatzaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
2054
IRAGARKIA, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen R16/2023 ebazpena jakinarazteari buruzkoa. Ebazpen hori Zerga Administrazioko Estatu Agentziak sustatutako 41/2015 gatazkan eman zen.
Ezin izan da jakinarazi Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen R 16/2023 Ebazpena, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak sustatutako 41/2015 gatazkan emandakoa, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunek 10 egun balioduneko epea dute ebazpena jasotzeko, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Gaztelako atea 15, 1. solairua, 01007 Vitoria-Gasteiz).
Interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.
Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,
JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.