Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2023ko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2050

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 25ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduaren babesean 2022ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2022. urterako laguntzak.

Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasun eta Ingumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduaren bidez iragarri ziren EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2022. urterako laguntzak, bai eta laguntza-eskabideak aurkezteko epea ere.

Aipatu 2022ko uztailaren 13ko Aginduaren 5. apartatuaren bederatzigarren basean ezarritakoa betez, eta aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez EHAAn argitaratuko da emandako dirulaguntzen eta laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda, baita diruz lagundutako gizarte-ekitaldiak eta horiei dagozkien zenbatekoak ere, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

Hori guztia kontuan izanik, hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasun eta Ingumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduaren babesean 2022ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez iragarri ziren EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2022. urterako laguntzak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 25a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala