Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2023ko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
2045

ERABAKIA, 2023ko apirilaren 18koa, Eusko Legebiltzarraren Mahaiarena, Eusko Legebiltzarreko Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako eskabideak aurkezteko epea ezartzen duena, txanda irekian Administrari Laguntzaile edo Administrari Elebidun plaza bi betetzeko.

Mahaiaren 2022ko maiatzaren 31ko erabakiaren bidez onetsi zen Eusko Legebiltzarreko lanpostuak aldi baterako betetzen ari diren langileak egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintza, Langileen estatutuaren eta Legebiltzarreko Administrazioaren araubide juridikoaren seigarren xedapen gehigarrian aurreikusita dauden enplegua finkatzeko prozesuen baitan (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 92. zenbakia, 2022ko maiatzaren 31koa).

Era berean, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2022ko abenduaren 20ko erabakiaren bidez, konbokatu egin zen Eusko Legebiltzarreko Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko lehiaketa-sistemaren bidezko hautaketa-prozesua, administrari laguntzaile elebidunen bi plaza txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez, eta horretarako oinarri espezifikoak onetsi ziren (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 119. zenbakia, 2022ko abenduaren 30ekoa, eta EHAAren 11. zenbakia, 2023ko urtarrilaren 17koa).

Oinarri espezifikoen 2. oinarrian aurreikusita dagoenez, eskabideak aurkezteko epea Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren erabaki bidez zehaztuko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hori betearazteko, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.– 2023ko maiatzaren 4an hasi eta 2023ko maiatzaren 31ko 14:00etan amaituko da honako prozesu honetarako eskabideak aurkezteko epea: Eusko Legebiltzarreko Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko lehiaketa-sistemaren bidezko hautaketa-prozesua, administrari laguntzaile elebidunen bi plaza txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez.

Bigarrena.– Honako prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 7. apartatuaren eta oinarri espezifikoen 4. apartatuaren arabera (biak EHAAren 2023ko urtarrilaren 17ko 11. zenbakian argitaratuak) beteko dira eskabideak: Eusko Legebiltzarreko Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko lehiaketa-sistemaren bidezko hautaketa-prozesua, administrari laguntzaile elebidunen bi plaza txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez:

1.– Plazarako lehiatzaileek finkatze-prozesuen oinarri orokorren 5.1 apartatuan orokorki ezartzen diren eskakizunak bete behar dituzte.

2.– Eskabidea finkatze-prozesuen oinarri orokorren 7. apartatuan xedatutakoaren arabera bete beharko da, Eusko Legebiltzarraren helbide elektronikoaren bidez (www.legebiltzarra.eus edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen helbide elektronikoaren bidez (www.ivap.euskadi.eus), eta azterketa-eskubideak ordaindu beharko dira.

Internet bidezko eskaera egin ahal izango da KZgune publikoen bidez. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide elektroniko honetan eskura daiteke: www.kzgunea.net.

Halaber, eskaera bete ahal izango da Eusko Legebiltzarreko Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bulegoetan, Becerro de Bengoa z.g. kalean, Vitoria-Gasteizen (eraikin administratiboan), astelehenetik ostiralera, 09:00ak eta 13:00ak bitartean.

3.– Administrari Laguntzaileen Kidegorako azterketa-eskubideen zenbatekoa 10 euro da.

Ordainketa egin ahal izango da oinarri orokorren 7. apartatuan aurreikusitako moduan.

Hirugarrena.– Erabaki hau Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2023ko apirilaren 18ko erabakiaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 18a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala