Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2023ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1977

477/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M.ª Aránzazu Carretero Martin andrea Zerbitzu Orokorretako Azpitaldearen arduradun izendatzen den (Sukaldeko Zerbitzua, txandakako lanaldia), izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.

1598/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan Zerbitzu Orokorretako Azpitaldearen arduradun bi lanpostu (Sukaldeko zerbitzua, txandakako lanaldia), izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, M.ª Aránzazu Carretero Martin andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Zerbitzu Orokorretako Azpitaldearen arduradun (Sukaldeko Zerbitzua, txandakako lanaldia).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Aránzazu Carretero Martin andrea izendatzea Zerbitzu Orokorretako Azpitaldearen arduradun (Sukaldeko zerbitzua, txandakako lanaldia), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko apirilaren 1ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2023ko apirilaren 4a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea,
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

M.ª PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala