Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2023ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1960

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 17koa, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduaren babesean eman diren bekak (agindu horrek unibertsitate-ikasleentzako Ikasiker lankidetza-bekak iragarri eta arautzen ditu, 2022-2023ko ikasturterako).

Aipatutako aginduaren 15.7 artikuluak xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuta emango da onartutako beken berri, denek horren berri izan dezaten; dena dela, epeak zenbatzeko orduan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoaren bidez egindako jakinarazpenak baino ez du balioa izango.

A modalitateko deialdia (ikasturteko lankidetza) 2022ko abenduaren 12an ebatzi zenez eta B modalitatekoa (udako lankidetza) 2023ko urtarrilaren 10ean, emandako bekak argitaratzen dira, denek horren berri izan dezaten. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduaren babesean eman diren bekak; agindu horrek unibertsitate-ikasleentzako Ikasiker lankidetza-bekak iragarri eta arautzen ditu, 2022-2023ko ikasturterako (EHAA, 133. zk., 2022ko uztailaren 11koa).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 17a.

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria,

MIREN ARTARAZ MIÑÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala