Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2023ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1957

59/2023 DEKRETUA, apirilaren 4koa, honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzaren Saileko mendeko ikastetxe publikoetako maisu-maistren lanpostu-zerrendak onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan eta Hezkuntza Ordezkaritzetan.

EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak irakaskuntzako funtzio publikoaren egiturari eta antolaketari buruzko II. tituluko I. kapituluan arautzen du Hezkuntza Sailaren menpeko Haur Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetan, Helduen Hezkuntzan, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Erakundean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan maisu-maistrentzat gordetako lanpostuen zerrenden figura.

EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluaren I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan; zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.

Parametro hauek identifikatzen dituzte dekretu honi erantsitako zerrendetan azaltzen diren lanpostuak: espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasuna. Hizkuntza-eskakizunak hizkuntza-ereduen arabera zehazten dira, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan (apirilaren 2ko EHAA) ezarritako proportzioak beteta; dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak aldatu zuen (urtarrilaren 20ko EHAA), eta arautu egin zuen nola dekretu hori irakasleen lanpostuei. Helduen ikastetxeetako lanpostuei hizkuntza-eskakizunak jartzeko, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako irizpideak jarraitu dira.

Hezkuntza sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak, 2023ko apirilaren 4ko bileran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Bilboko CEIP Mina del Morro HLHI desagertu egiten (kodea: 14127/48001993).

2. artikulua.– Maisu-maistren kidegoko funtzionarioei eta lan-kontratudun irakasleei 2022-2023 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan eta Hezkuntza Ordezkaritzetan gordetako lanpostuen zerrendak onartzen dira. Zerrenda horiek dekretu honi erantsitako I., II., III., IV., V., eta VI. eranskinetan azaltzen dira.

3. artikulua.– Irakasle-jarduna ikastetxe bitan edo gehiagotan egin behar duten lanpostuak ibiltaritzat jotzen dira. Ikastetxe bakarrean diharduten irakasle-lanpostuak ere ibiltaritzat jotzen dira, ikastetxe horrek herri bitan edo gehiagotan egoitzak dituenean.

Lanpostu horiek betez gero, irakasleak kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango du joan-etorrietan ibiltzearren. Horretarako ezartzen den arautegiak finkatuko ditu zenbatekoak.

4. artikulua.– Lekualdatze-lehiaketaren bidez beteko dira lanpostuak, lanpostu bereziak izan ezik, berariazko lehiaketaren bitartez beteko baitira.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Erantsitako zerrendetan, maisu-maistren kidegoko lanpostuek berariazko osagarri bat dute esleituta: 12.951,26 euro urteko. Kopuru hori honela xehatzen da:

– Berariazko osagarri orokorra: 8.933,54 euro urteko.

– Dedikazio bereziko osagaia, bigarren eta hirugarren graduen kapitalizazioetatik eratorria: 4.017,72 euro urteko.

Arduraldi bereziko osagarriaren lehen maila egiaztatu duten langileek urtean 1.227,94 euro gehiago jasoko dituzte, goian aipatu kopuruez gain.

Dedikazio bereziko laugarren maila egiaztatzen duten karrerako irakasleek urteko 732,48 euro jasoko dute, eta dedikazio bereziko bosgarren maila egiaztatzen dutenak, berriz, 607,04 euro; diru-kopuru horiek aurreko paragrafoetan adierazitako kopuruei gehituko zaizkie.

Urteko zenbateko oso horiek hilero banatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduarens 23ko 11/2021 Legearen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Irakasleen lanbide-karreraren negoziazioa egiten ez den bitartean, indarrean jarraituko du pizgarri ekonomiko honek: Haur eta Lehen Hezkuntzan tutore-lanak betez gero, urtean 904,96 euro gehiago jasotzekoa, hilero ordainduko dena, bigarren xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Era berean, eta Irakasleen lanbide-karreraren negoziazioa egiten ez den bitartean, indarrean jarraituko du honako pizgarri ekonomikoak: zikloko koordinatzaile-lanak betez gero, urtean 822,36 euro gehiago jasotzekoa, hilero ordainduko dena, bigarren xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Klaseak Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan ematen dituzten maisu-maistrek 1.016,82 euro gehiago jasoko dute urtean, bigarren xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrek, berriz, berariazko osagarri bat izango dute, urte osokoa izango da eta hilero banatuko da lehenengo xedapen gehigarrian adierazitako modu berean. Hona osagarriak:

(Ikus .PDF)
SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Helduen Hezkuntza Ikastetxeetan gelen kopurua honako hau izango da: prestakuntza arautuen ikasturte hasierako matrikula-datuetan agertzen diren taldeak, bider 1,6 indize-zuzentzailea.

ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Pertsona batek bi kargu baditu, osagarri altuena duen karguagatik soilik ordainduko zaio.

Era berean, zerbitzuaren beharrak direla eta, irakasle bati zuzendaritzako kargua edo kargu akademikoa eta aldi berean talde bateko tutoretza edo zikloko koordinatzailearen funtzioak esleitu ezkero, osagarri altuena duenagatik ordainduko zaio soilik: izan karguari dagokion osagarria, izan tutore- edo ziklo-koordinatzailearen funtzioak benetan betetzeagatik dagokion pizgarri ekonomiko gehigarria.

ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskararen irakaskuntza-espezialitateko lanpostuak.

Lanpostu horiek eskuratu ahal izango dituzte jarraian adierazten diren baldintzetakoren bat betetzen duten maisu-maistrek:

a) Euskal Filologia OHO arloko lanpostuak betetzeko gaituta egotea, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua indarrean sartu aurreko araudiarekin bat etorriz.

b) 2. hizkuntza-eskakizuna edo hizkuntza-eskakizun horrekin homologatutako edo parekatutako hizkuntza-ziurtagiriren bat lortzeko probak gainditu izana.

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehen Hezkuntzako aholkulari lanpostuak.

Lanpostu horiek eskuratu ahal izango dituzte jarraian adierazten diren baldintzetako bat betetzen duten maisu-maistrek:

a) Urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua indarrean jarri aurretik zegoen araudiaren arabera aholkulari lanpostua betetzeko gaitasuna aitortua izatea.

b) Hezkuntza Bereziko Arloa, Pedagogia Terapeutikoan gaikuntza dakarten titulazioetako baten jabe izatea edo, era berean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1993ko urriaren 14ko Aginduaren arabera, aipatutako arloan gaikuntza dakarten egoeretako batean egotea (1993-11-23ko EHAA).

c) Honako lizentziatura, gradu edo titulu baliokide hauetako baten jabe izatea: Psikologia; Pedagogia; Psikopedagogia; Filosofia eta Hezkuntza Zientziak, psikologiaren alorreko edozein espezialitatetan; Filosofia eta Hezkuntza Zientziak, pedagogiaren alorreko edozein espezialitatetan; Filosofia eta Hezkuntza Zientziak, hezkuntza-zientzien alorreko edozein espezialitatetan; Filosofia eta Letrak, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien alorrean, psikologiako espezialitatean; Filosofia eta Letrak, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien alorrean, hezkuntza-zientzien espezialitatean; Filosofia eta Letrak, psikologiaren alorrean; Filosofia eta Letrak, pedagogiaren alorrean; Filosofia eta Letrak, hezkuntza-zientzien alorrean.

d) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatu edo homologatutako aholkulari ikastaroren bat gainditu izana. Ikastaro horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1993ko urriaren 14ko Aginduaren IV. eranskinean zerrendatutakoak dira (1993-11-23ko EHAA).

HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu honetan ezarritako lanpostu guztiak eskuratu eta betetzeko, ziurtagiri negatiboa behar da, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurka erabateko babesari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENATATIK BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko apirilaren 4an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala