Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2023ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1956

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 19koa, Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, Adunako udalerrian Aduna TAko 132/30/13,8 kV-ko transformazio-azpiestazioa berritzeko aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena emateko Erreferentzia: AT-Y-2022-00156.

AURREKARIAK

1.– 2022ko abenduaren 27an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak (helbidea: San Adrian 48, Bilbo) aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena eskatu zituen Adunako udal-mugartean Aduna TAko 132/30/13,8 kV-ko transformazio-azpiestazioa berritzeko exekuzio-proiekturako. Horretarako, eskaera aurkeztu zuen, dagokion proiektu teknikoarekin batera.

2.– Proiektu hori jendaurrean jarri da hogei egunez, xedapen hauetan ezarritakoa betetzeko: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikulua (2020-04-24ko EHAA), abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikulua (2000-12-27ko BOE), Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.etik 56.era bitarteko artikuluak (2013-12-27ko BOE), eta maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei eta haien ITC-RAT 01etik 23ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriei buruzko Erregelamendua (2014-06-09ko BOE).

3.– Eskatutakoa bideratzeko, eta jendaurrean jartzeko izapidearen barruan, iragarkiak argitaratu ziren honako euskarrietan: iragarki bana EHAAn eta GAOn (2023ko otsailaren 28an eta 2023ko martxoaren 13an, hurrenez hurren); www.euskadi.eus orrian, eta Proiektuen Informazio Publikoaren atalean (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Energia eta Meatzeak eremuan).

4.– Jendaurreko informazioaren izapidearekin batera, 2023ko otsailaren 28an, dagokion separata igorri zitzaion Adunako Udalari, eta eskatu zitzaion eskaeraren alde edo aurka zegoen adierazi zezala eta, hala bazegokion, baldintza teknikoak ezartzeko. Ez digu erantzunik eman.

5.– Ez zen proiektuari buruzko alegazio-idazkirik aurkeztu jendaurreko informazio-aldian.

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Gipuzkoako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (2021-03-05eko EHAA) emandako eskumena baliatuz.

2.– Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak 39. artikuluan xedatzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko, aldez aurreko administrazio-baimenaren araubidea bete behar da.

3.– Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak arautzen du administrazio-baimenerako prozedura zertan den, Euskal Autonomia Erkidegoan energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko.

4.– Espedientea izapidetzean, kontuan hartu eta bete egin dira administrazio-prozeduraren arauetan eta aipatutako legeetan aurreikusitako prozedura-baldintzak eta -izapideak.

5.– Proiektuak egoki betetzen ditu aplikatu beharreko segurtasun-araudietan jasotako eskakizun teknikoak.

Aipatutako lege-aginduak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak ikusita, Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak honako hau

EBAZTEN DU:

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea, Aduna TAko 132/30/13,8 kV-ko transformazio-azpiestazioa eraberritzeko (Adunako udalerrian). Jardueraren irismena honako hau izango da:

a) 132 kV-ko sistema.

T-2 potentzia-transformadorearen posizioari honako hauez hornituko da:

– Tximistorratzak (3).

– Tentsio kapazitiboko transformadorea (1).

b) Transformadorea.

132/30 kV erlazioa eta 45 MVA potentzia duen T2 transformadorearen ordez, 60 MVAko ONAF transformadore berri bat jarriko da.

Ebazpen hau 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauekin bat etorriz eman da:

1) Onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak, eta eskatzen eta baimentzen diren aldaketak aintzat hartuta.

2) Zerbitzuan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen honen datatik aurrera.

3) Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta ustiatzeko eta zerbitzuan jartzeko baimena zabaltzeko.

4) Zerbitzua martxan jarri eta hilabetera, gehienez, egina egon beharko du zarata-neurtzeak partzelako mugen barruan. Administrazioaren Enpresa Laguntzaile izateko baimendutako eta ENAC.k arlo horretan egiaztatutako kanpoko erakunde batek neurtuko du zarata.

5) Zerbitzua martxan jarri eta gehienez ere bi hilabeteko epean bidali beharko du zarata-neurketen txostena Administrazioaren Enpresa Laguntzaileak, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza honetara.

6) Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumeneko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak alde batera utzita dator ebazpen hau, hortaz, ebazpen honek ez du eskatzailea salbuetsiko haiek eskuratzetik. Halaber, hirugarrenen eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubidea salbu utzita dator ebazpena.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta aurka egin nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera (hala dago ezarrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan).

Donostia, 2023ko apirilaren 19a.

Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.


Azterketa dokumentala