
78. zk., 2023ko apirilaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1951
HUTS-ZUZENKETA, honako Ebazpen honena: «588/2023 Ebazpena, martxoaren 20koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, 2023-2024 ikasturteko euskara ikastaroetarako deia egiten zaie Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da 2023ko apirilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 75. zk. argitaratutako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 588/2023 Ebazpenaren testuan. Ebazpen horren bidez 2023-2024 ikasturteko euskara ikastaroetarako deia egiten zaie Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Gaztelaniazko argitalpenean, III. eranskinean, 2023/1885 (19/19) orrialdean, «Cursos dentro de horario laboral» atalean,
hau dioen lekuan:
(Ikus .PDF)
Honela esan behar du:
RSS