
78. zk., 2023ko apirilaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1949
ERABAKIA, Euskadiko Garraio Agintaritzaren Antolaketa eta Jarduteko Moduaren Erregelamenduaren aldaketa onartzen duen 2022ko azaroaren 23ko Euskadiko Garraio Agintaritzaren Osoko bilkuraren akordioari buruzkoa.
Ivan Pedreira Lanchas jaunak, Euskadiko Garraio Agintaritzaren idazkariak, honako hau
ZIURTATZEN DUT:
Euskadiko Garraio Agintaritzak, 2022ko azaroaren 23an egindako Osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuela, Euskadiko Garraio Agintaritzaren abenduaren 15eko 5/2003 Legearen 12. artikuluan eskatutako bozketa- eta bertaratze-quorumarekin:
Euskadiko Garraio Agintaritzaren Antolaketa eta Funtzionamenduko Erregelamenduaren aldaketa onartzea, hurrengo zehaztapenekin:
4. artikuluaren 2. atalari bigarren paragrafo bat gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:
«2.– Euskadiko Garraio Agintaritzako kideen izendapenek ez dute epe-mugarik izango; nolanahi ere, eta Euskadiko Garraio Agintaritza osatzen duten erakundeen arauek bestelakorik ezartzen ez badute behintzat, izendapena noiznahi baliogabetu ahal izango da, eta beste ordezkari bat izendatu.
c), d), e) eta f) ataletan jasotako kideen izendapenak eta horien ordezkapenak Euskadiko Garraio Agintaritzaren Idazkaritza Teknikora bidaliko dira.»
Eta dagozkion ondorioak izan ditzan, ziurtagiri hau egiten dut.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 29a.
Euskadiko Garraio Agintaritzaren idazkaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.
Euskadiko Garraio Agintaritzaren Presidentearen oniritzia,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
RSS