
77. zk., 2023ko apirilaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (153 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1946
IRAGARKIA, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean ezarritako prozeduraren arabera Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatutako 20827/B erregistro-finkaren segidako traktua berrabiarazteko espedienteari buruzkoa.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten du Bilboko 13. zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatzeko asmoa duen finkak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoru Ondare Publikoari eragiten diola, eta honela deskribatzen dela:
«Hirikoa: hiribildu honetako Iturrigorri izeneko tokian dagoen lursaila, eta horren zati baten gainean auzo-etxe bat, zenbakirik eta izenik gabea, hiribildu honetako Iturrigorri auzoko Arana zeharkaleari dagokiona, 1. eta 2. inskripzioetan deskribatua. 1. inskripzioaren bazterrean jarritako gainbalioaren oharrari eragiten dio. Raimundo González Vázquez jauna, adin nagusikoa, Dorinda Diaz Regueiro andrearekin ezkondua eta Bilbon bizi dena, finka honen titularra da, aipatutako zenbakietako 1. eta 2. inskripzioen arabera, eta finka honetako bigarren solairuko bigarren etxebizitza saltzen dio, errentamendurik gabe, Casiano Rodríguez González jaunari, adin nagusikoa eta Josefa Álvarez Alonso andrearekin ezkondua».
Katastroko 285/109-113 katastro-partzelari dagokio.
Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago,1. inskripzioan, 514. liburuan, 217. folioan, 20827/B zenbakiko finka, 3. inskripzioan, IDUFIR 48036001102030 Casiano Rodríguez González eta Josefa Álvarez Alonsoren izenean.
Aipatutako finka Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren Zuzendaritzak eskuratu zuen nahitaezko desjabetze-espedientearen bidez, «Iturrigorri-Peñaskal (3. fasea II) BJP» proiektua gauzatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoruaren Ondare Publikoari atxikitako jabari publikoa da, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 16.2.f artikuluan xedatutakoaren arabera.
Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, etendako segidako traktuari berrekiteko eta finka Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, 1946ko otsailaren 8ko Hipoteka Legearen 206. artikuluan xedatutakoaren babespean, argitara ematen da, finka horren gainean eskubidea dutela egiaztatzen dutenek alegazioak edo aurka egin ahal izan dezaten, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1) 30 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 5a.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,
PABLO GARCIA ASTRAIN.
RSS