Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2023ko apirilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1943

IRAGARKIA, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean ezarritako prozeduraren arabera Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatutako 20827/B erregistro-finkaren segidako traktua berrabiarazteko espedienteari buruzkoa.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten du Bilboko 13. zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatzeko asmoa duen finkak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoru Ondare Publikoari eragiten diola, eta honela deskribatzen dela:

«Hiri-finka: Hiribildu honetako Iturrigorri izeneko tokian dagoen lursaila, eta haren zati baten gainean auzo-etxe bat, zenbakirik eta izenik gabea, hiribildu honetako Iturrigorri auzoko Arana zeharkaleari dagokiona, 1. eta 2. inskripzioetan deskribatua. 1. inskripzioaren bazterrean jarritako gainbalioaren oharrari eragiten dio. Raimundo González Vázquez jauna, adinez nagusia, Dorinda Diaz Regueiro andrearekin ezkondua eta Bilbon bizi dena, finka horren titularra da, aipatutako zenbakietako 1. eta 2. inskripzioen arabera, eta finka horretako lehen solairuko lehenengo etxebizitza saltzen dio, errentamendurik gabe, Rufino Hernández Diez jaunari, adin nagusikoa eta Teresa Martín Sánchez andrearekin ezkondua».

Katastroko 285/107 katastro-partzelari dagokio.

Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 514 liburuan, 128. folioan, 20827/B zenbakiko finka, 3. inskripzioan, Rufino Hernández Díez eta Teresa Martín Sánchezen izenean.

Aipatutako finka Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren Zuzendaritzak eskuratu zuen nahitaezko desjabetze-espedientearen bidez, «Iturrigorri-Peñaskal (3. fasea II) B.J.P.» proiektua gauzatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoruaren Ondare Publikoari atxikitako jabari publikoa da, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 16.2.f artikuluan xedatutakoaren arabera.

Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, etendako segidako traktuari berrekiteko eta finka Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, 1946ko otsailaren 8ko Hipoteka Legearen 206. artikuluan xedatutakoaren babespean, argitara ematen da, finka horren gainean eskubidea dutela egiaztatzen dutenek alegazioak edo aurka egin ahal izan dezaten, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1) 30 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 31.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.


Azterketa dokumentala