
77. zk., 2023ko apirilaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1938
EBAZPENA, 2023ko apirilaren 3koa, Ikastetxe eta Plangintza zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2023-2024 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
Hezkuntza eta ikasketa-askatasuna herritar guztion eskubidea da, eta botere publikoari dagokio hezkuntzara berdintasun-egoeran jasotzeko zailtasun, muga edo desorekei aurre egiteko neurriak hartzea.
Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan ikasketak familia-egoitzatik kanpo egiten dituzten ikasleei horretarako modua ematen zaie.
Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuak (zeinen bidez aldatzen baita Eibarko Egoitza-Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duen uztailaren 2ko 164/2002 Dekretua) xedatutakoaren arabera, Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza zuzendariaren ebazpen batek honakoak arautuko ditu: nola onartu ikasleak Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan, nola aurkeztu eskabideak eta zein epe eta modutan, eta eskabideei zer dokumentazio erantsi behar zaien.
Horretarako, eta betiere uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuko 19. artikuluarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea. Epe bakarra ezartzen da sartzeko plazak eskatzeko: uztailaren 3tik uztailaren 21era, egun biak barne. Ebazpen honetako eranskinean egutegi osoa zehazten da.
2. artikulua.– Gehienez 220 lagunentzako lekua izango da. Deialdia erabat ebatzi ondoren, plaza hutsak geratuz gero, Egoitza Zentroko zuzendariak egoitzan beste zenbait pertsona onartzeko baimena eman ahalko du, eskabidea egiten duten unetik ikasturtea amaitu arte, betiere ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.
3. artikulua.– Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek edo deialdi honen xede den Egoitza-Zentroak ematen dituen inprimakietan egin beharko dira eskabideak. Inprimaki horietan jasotzen da eskatzaileek zein datu eman eta zein dokumentu aurkeztu behar dituzten. Inprimakian eskaerari erantsi beharreko dokumentuen zerrenda jasotzen da.
4. artikulua.– Eskaera eta inprimakian zehaztutako dokumentazioa Eibarko Egoitza Zentroan aurkeztu behar dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16. artikuluan aurreikusitako lekuetan, eta apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan datozenetan.
Eskaera posta-bulego batean aurkeztekotan, gutun-azala irekita egin beharko da, posta funtzionarioak eskaerari data eta zigilua ipini diezaion dokumentua ziurtatu baino lehen.
Eskaerarekin batera eskabide-orrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuaren 20. artikuluak dioen moduan, 2022-2023 ikasturtean Egoitza Zentroan egon diren pertsonak eskaera aurkeztetik salbuetsita egongo dira, baldin eta matrikula egiteko baldintzak betetzen badituzte eta 2023-2024 ikasturterako matrikula egin badute. Pertsona horiek Egoitza Zentroan automatikoki onartuko dira.
5. artikulua.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 68. artikuluan dakarren moduan, eskabideak ez baditu baldintzak betetzen interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinarazi egingo zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, lege bereko 21. artikuluan jasotako moduan ebazpena emanez.
Eskaera Egoitza Zentroan egiten bada, interesdunari errekerimendua eskaera aurkezterakoan egin ahalko zaio. Eta idatziz jasoko da eskaera aurkezten duen pertsonaren errekerimendua.
6. artikulua.– Eskainitako plazak baino eskaera gehiago egonez gero, itxarote-zerrenda bat sortuko da. Sor daitezkeen plaza libreak bertan daudenei eskainiko zaizkie, bertan duten posizio onena kontuan hartuta. Itxaron-zerrenda hori irailaren 29ra arte egongo da indarrean (egun hori barne).
7. artikulua.– Interesdunen datuen erabilera eta funtzionamendua honako lege honek arautzen ditu: Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak.
AZKEN XEDAPENAKO LEHENENGOA
Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza zuzendariaren Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 3a.
Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,
EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.
RSS