
77. zk., 2023ko apirilaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1937
AGINDUA, 2023ko martxoaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2022. urteko Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzen duena Zientzia eta Teknologia modalitatean.
Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
Aipatu dekretuak, zortzigarren artikuluan, honako hau esaten du:
«1.– Urtero, epaimahai bat eratuko da, Ikerkuntzako Euskadi Saria ebatzi dezan dagokion modalitatean dekretu honetako 1.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
2.– Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideek gutxienez hiru eta gehienez zazpi izango dira, denak ere euren jardun-eremuetan izen handia dutenak. Horietatik zaharrena epaimahaiburua izango da.
Epaimahaiaren osaeran, gizon eta emakumeen arteko oreka-printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5 artikuluan aurreikusitako moduan."
3.– Hezkuntza sailburuaren agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.»
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Eranskinean azaltzen diren irakasleak 2022. urteko Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaikide izendatzea, Zientzia eta Teknologia modalitatean.
2. artikulua.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
ERANSKINA
2022. urteko Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaikideak, Zientzia eta Teknologia modalitatean:
Luis Oro Giral jauna.
Marta Sanz Solé andrea.
Javier Tejada Palacios jauna.
Manuel Tunon de Lara jauna.
María Vallet Regí andrea.
RSS