Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2023ko apirilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1936

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 24koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez esleitzen eta ukatzen diren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 14ko Aginduaren babesean 2022ko ekitaldian eskatu diren laguntzak. Agindu horren bidez, «Gastrobikain» kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis-araubidearen mendeko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira, eta laguntzen deialdia egiten da 2022rako.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 14ko Aginduaren babesean, hainbat laguntza eskatu dira; izan ere, Agindu horren bidez, «Gastrobikain» kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis-araubidearen mendeko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira, eta laguntzen deialdia egiten da 2022rako. Bada, laguntza-eskaerak eta horiekin aurkeztutako dokumentazioa aztertu dira.

Deialdiari buruzko Aginduaren 10.3. oinarria aplikatuz, Balorazio Batzorde bat eratu da, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2022ko azaroaren 29ko Ebazpenaren bidez izendatu dena. Bada, kontuan hartu dugu Balorazio Batzordean idatzitako ebazpen-proposamena.

Balorazio Batzordearen ebazpen-proposamena egiteko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 14ko Aginduan ezartzen diren balorazio- eta hautaketa-irizpideak balioetsi direla ere kontuan hartu da.

Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis-araubidearen mendeko laguntzak esleitzea Ebazpenaren I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 14ko Aginduan jasotzen dira laguntzak). Eranskin horretan, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa diruz lagundutako kopurua zehazten dira. Hala, guztizko zenbatekoa 459.141,99 eurokoa da 2023rako eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

2022ko eta 2023ko aurrekontu-ekitaldietan egin beharko da gastua. Enpresak aurkezten dituen inbertsioen arabera eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 27ko Aginduan ezarritakoaren arabera ordainduko da dirulaguntza.

Inbertsioa ezarritako epean egiten ez bada, edo inbertsioa egin dela egiaztatzeko dokumentazioa epean aurkezten ez bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta, hala badagokio, deialdiari buruzko Aginduaren 21. oinarrian aurreikusten den itzulketa-prozedura hasiko da.

Bigarrena.– Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis-araubidearen mendeko laguntzak ukatzea Ebazpenaren II. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 14ko Aginduan jasotzen dira laguntzak). Eranskin horretan, laguntzak ukatzeko arrazoiak zehazten dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du beronen aurka, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 24a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala