Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2023ko apirilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1935

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 10ekoa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan araututako laguntzen eta dirulaguntzen 2022ko ekitaldirako deialdia ebazten duena. Dekretu horren bidez, Urdaibai Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak arautzen dira, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –Next Generation EU–.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko azaroaren 16ko Aginduaren bidez, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan araututako laguntzen eta dirulaguntzen 2022ko ekitaldirako deialdia egin zen. Dekretu horren bidez, Urdaibai Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak arautzen dira, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –Next Generation EU–.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko azaroaren 16ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz (agindu horren bidez, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan araututako laguntzak eta dirulaguntzak deitzen dira 2022rako; 83/2019 Dekretuaren bidez, Urdaibai Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak arautzen dira, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –Next Generation EU–), eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Dirulaguntza hauek ematea:

1. lerroa: konpentsatzeko laguntzak.

(Ikus .PDF)

2. lerroa: zaintzeko dirulaguntzak.

(Ikus .PDF)

2.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko azaroaren 16ko Aginduaren 6. artikuluan aurreikusitakoaren arabera gauzatuko dira. Agindu horren bidez, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan araututako laguntzen eta dirulaguntzen 2022rako deialdia egiten da (83/2019 Dekretua, Urdaibai Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak arautzen dituena, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –Next Generation EU–).

Dirulaguntza ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko da (83/2019 Dekretua, Urdaibai Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak arautzen dituena, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –Next Generation EU–), Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak ebazpena eman ondoren.

3.– Dirulaguntza hauek ukatzea:

1. lerroa: konpentsatzeko laguntzak.

(Ikus .PDF)

2. lerroa: zaintzeko dirulaguntzak.

(Ikus .PDF)

Hauek dira ukatzeko arrazoiak:

(Ikus .PDF)

4.– Emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, publizitate-ondorioetarako, bat etorriz ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoarekin (dekretu horrek Urdaibai Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak arautzen ditu).

5.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 123. artikuluan eta hurrengoetan, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 46.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 10a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala