
77. zk., 2023ko apirilaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1930
562/2023 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Roberto Insagurbe Ruiz de Azúa jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia eta Nutrizioko Zerbitzuko gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
1180/2020 Ebazpenaren bidez, Roberto Insagurbe Ruiz de Azúa jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia eta Nutrizioko Zerbitzuko gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Roberto Insagurbe Ruiz de Azúa jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia eta Nutrizioko Zerbitzuko gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko martxoaren 20ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 11.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.
RSS