
77. zk., 2023ko apirilaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 3 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1929
617/2023 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2022ko abenduaren 22ko bileran gora jotzeko errekurtsoa baietsi ondoren, publiko egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko destinoen behin betiko esleipena teknikari laguntzaile sanitarioak lanbide-taldeko erizaintzako laguntzailea kategorian.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 274/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren deialdia egin zen Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategorian (2021eko martxoaren 9ko EHAA 49. zk.).
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 145/2021 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategorian. Ebazpen hori, hain zuzen, 2021eko apirilaren 14an argitaratu zen (EHAA 72. zk.), eta apirilaren 27ko 233/2021 Ebazpenaren eta ekainaren 21eko 327/2021 Ebazpenaren bidez aldatu.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenaren bidez, argitara ematen ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriako Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko zikloan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, eta behin betiko esleitu ziren zikloari zegozkion destinoak. Gero, ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 1442/2022 Ebazpenaren bidez aldatu zen (2022ko irailaren 5eko EHAA 170. zk.). Ebazpen horren III. eranskinean, destino hau esleitu zitzaion Miren Nekane Gómez de Segura andreari:
***2360*** Gomez De Segura Jauregui, Miren Nekane - Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea / Osasun Mentaleko Sarea - OM Ospitaleko Arreta / Zaldibarko Ospitalea - Zaldibar / Ospitalizazioa - OM Azpiakutuen eta Errehabilitazioaren Eremua / Txandakakoa 3 txanda - Txandakakoa 3 txanda - Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2HE iraungita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian ezarritakoaren babesean, Miren Nekane Gómez de Segura Jauregui andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, eta errekurtso hori baietsi egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2022ko abenduaren 22ko Erabakiaren bitartez.
Hala, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2022ko abenduaren 22ko erabaki horren ondorioz, Miren Nekane Gómez de Segura Jauregui andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenaren bidez esleitutako destinoa ez den destino bat eskuratzeko eskubidea du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko zikloan, Teknikari Laguntzaile Sanitarioak. Lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategorian. Hori dela eta, honako destino hau esleitzen zaio Miren Nekane Gómez de Segura Jauregui andreari:
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea / Osasun Mentaleko Sarea - OM Ospitaleko Arreta / Zamudioko Ospitalea / Ospitalizazioa - OM Azpiakutuen Eremua / Txandakakoa 3 txanda - Txandakakoa 3 txanda - Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2HE iraungita.
Destino horren esleipena dela eta, ondoriorik gabe geratu da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenaren III. eranskinean esleitu zitzaion destinoa (2022ko irailaren 5eko EHAA, 170. zk.):
***2360*** Gomez De Segura Jauregui, Miren Nekane - Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea / Osasun Mentaleko Sarea - OM Ospitaleko Arreta / Zaldibarko Ospitalea - Zaldibar / Ospitalizazioa - OM Azpiakutuen eta Errehabilitazioaren Eremua / Txandakakoa 3 txanda - Txandakakoa 3 txanda - Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2HE iraungita.
Hala, aipatu erabakiarekin bat eginez eta indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agintzea argitara dadila Miren Nekane Gómez de Segura Jauregui andrearen behin betiko destino-esleipena, zeina Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzaileen kategoriari baitagokio.
III. ERANSKINA
***2360** Gomez De Segura Jauregui, Miren Nekane Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea / Osasun Mentaleko Sarea - OM Ospitaleko Arreta / Zamudioko Ospitalea / Ospitalizazioa - OM Azpiakutuen Eremua / Txandakakoa 3 txanda - Txandakakoa 3 txanda - Espezifikotasun gehiagorik gabe - 2HE iraungita.
Hori dela eta, ondoriorik gabe geratzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenaren bidez esleitu zitzaion destinoa (2022ko irailaren 5eko EHAA, 170. zk.):
***2360*** Gomez De Segura Jauregui, Miren Nekane - Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea / Osasun Mentaleko Sarea - OM Ospitaleko Arreta / Zaldibarko Ospitalea - Zaldibar / Ospitalizazioa - OM Azpiakutuen eta Errehabilitazioaren Eremua / Txandakakoa 3 txanda - Txandakakoa 3 txanda - Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2HE iraungita.
Bigarrena.– Esleipendunak betetzen ari den destinoa utzi beharko du, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Izangaia, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko da lanpostuaz, baldin eta lanpostua herri berean badago; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badago, eta hilabeteko epean, izangaiak osasun-zerbitzuz aldatu behar badu. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera.
Lanpostuaz jabetzerakoan esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago Osakidetzan, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3 apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, epe hori zenbatzeko, betetzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipenduna ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetuko da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean, baldin eta behin-behineko atxikipenean badago, edo, bestela, kargua-utzi eta hurrengo egunean, baldin eta zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako barne-sustapenetan badago.
Hirugarrena.– Gainerako destino-esleipenak mantentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenean agertzen den bezala, zeinaren bidez behin betiko esleitu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriako Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko zikloari zegozkion destinoak.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Bosgarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraiki, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS