Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2023ko apirilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1928

585/2023 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ebazpen hau zuzentzen duena: 1237/2022 Ebazpena, ekainaren 16koa, zeinaren bidez argitara ematen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriako lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko zikloan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen baitira ziklo horri dagozkion destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 274/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destino duen lekualdatze-lehiaketaren deialdia egin zen Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategorian (martxoaren 9ko EHAA 49. zk.), eta ebazpen horrek, hain zuzen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarriei jarraitzen die.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 145/2021 Ebazpenaren bidez (apirilaren 14ko EHAA 72. zk.), argitara eman zen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriari dagokionez. Ebazpen hori apirilaren 27ko 233/2021 Ebazpenaren (maiatzaren 5eko EHAA) eta ekainaren 21eko 327/2021 Ebazpenaren (uztailaren 29ko EHAA) bidez aldatu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 5eko 339/2022 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko zikloan Erizaintzako Laguntzailea kategorian onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, eta ziklo horretan eskainitako destinoak esleitu ziren behin-behinean.

I., II. eta III. eranskinetan, hurrenez hurren, honako hauek jaso ziren: 2021eko apirileko Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorrean onartutako langileen zerrenda; 2021eko apirileko Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorrean baztertutako langileen zerrenda, eta, azkenik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 145/2021 Ebazpenaren I. eranskinean –eta haren aldaketetan– eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen langile esleipendunen behin-behineko zerrenda.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenaren bidez, ebatzi zen onartzea Erizaintzako Laguntzaileen kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko zikloan onartutako langileen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa. Zerrenda hori ebazpenaren I. eranskinean dago jasota.

Era berean, ebatzi zen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorrean 2021eko apirileko ziklotik baztertutako langileen zerrenda onartzea. Zerrenda hori ebazpenaren II. eranskinean dago jasota.

Azkenik, agindu zen argitara ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 145/2021 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen langile esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda hori ebazpenaren III. eranskinean dago jasota.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 1442/2022 Ebazpenaren bidez, ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenaren akatsak zuzendu ziren. Zuzenketa horiek I., II. eta III. eranskinetan izan zuten eragina.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenaren aurka, María Inés Sarria Eguia andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, uste baitzuen ez zela zuzenbidearen araberakoa bera Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko ziklotik kanpo uztea.

Aurkeztutako errekurtsoa behar bezala aztertu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak egokitzat jo zuen errekurtsoa baiestea; hain zuzen ere, 2022ko abenduaren 22ko Erabakiaren bidez baietsi zuen errekurtsoa. Horrela, Administrazio Kontseiluak zuzenbidearen aurkakotzat jo zuen Sarria andrea Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko ziklotik kanpo uztea Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategorian, eta hura zikoan sartu behar zela ebatzi zuen. Hala, erabaki horren berezko ondorio da Sarria andrearen merezimenduak baloratzea eta dagokion destinoa behin betiko esleitzea, dagokion lehentasun-ordenaren eta zuzenbidean dagozkion gainerako ondorioen arabera.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen hau ematea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2022ko abenduaren 22ko Erabakia betearaziz, zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpena zuzentzeko. 1237/2022 Ebazpenaren bidez, hain zuzen, argitara ematen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriako Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko zikloan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen dira ziklo horri dagozkion destinoak. Hala, zuzenketa hauek egin behar dira:

María Inés Sarria Eguia andrea sartzea Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko Erizaintzako Laguntzaileen kategoriako Erizaintzako Laguntzailea lanpostu funtzionalean onartutako pertsonen behin betiko zerrendan. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenaren I. eranskinean dago jasota.

María Inés Sarria Eguia andrea ateratzea Erizaintzako Laguntzailea kategoriako Erizaintzako Laguntzailea lanpostu funtzionalean baztertutako pertsonen behin betiko zerrendatik. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenaren II. eranskinean dago jasota.

Ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenaren III. eranskina aldatzea, zeinak destinoen behin betiko esleipena jasotzen baitu, eta Sarria andreari esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 145/2021 Ebazpenaren bidez argitaratutako eskaintzan jasotako honako destino hau:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren web-orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hirugarrena.– Gainerako jardueretarako, mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenean ezarritakoa.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala