Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2023ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1924

IRAGARKIA, 2023ko martxoaren 31koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitzaren ikuskaritza prozeduraren bidez entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.

Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutako betetzeko.

Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Kale Nagusia 85ean, lehenengo solairuan) agertu ahal izango da, bost eguneko epean, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko; orobat, hamar eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango du Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2023ko martxoaren 31.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala