Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2023ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1922

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 17koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2021eko ekitaldian «Enpresentzako banda zabal ultralasterra» izeneko laguntzen programako deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira dirulaguntzak emateko ebazpenak, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen Administrazio Kontseiluak 2021eko ekainaren 15an onartutako Enpresentzako banda zabal ultralasterra laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2021eko uztailaren 5eko EHAA, 131. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Bilbao, 2023ko apirilaren 17a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

ERANSKINA
ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA – AGENCIA VASCA DE DESARROLLO EMPRESARIAL
ENPRESENTZAKO BANDA ZABAL ULTRALASTERRA PROGRAMA
2021EAN ONARTUTAKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala