Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2023ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1908

181/2023 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Anestesiologiako eta Bizkorketako Atal Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketarako deia egiten den (Arlo Kirurgikoa-Gipuzkoako blokea).

Donostialdeko ESIko Anestesiologiako eta Bizkorketako Atal Sanitarioko Burua lanpostua (Kirurgiako Arloa-Gipuzkoa blokea) hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, Osasun Zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek aipatutako lanpostua lehiaketa-prozeduraren bidez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du.

Zuzendaritza Medikoaren esanetara eta Anestesiologiako eta Bizkorketako zerbitzuburuarekin lankidetzan, ardura hauek izango ditu:

– Unitate kirurgiko horren kudeaketa ezartzen eta garatzen laguntzea zerbitzuburuari, kirurgia traumatologikoari, plastikoari eta oftalmologikoari dagokiona.

– Helburu asistentzialak eta ez-asistentzialak zehaztea patologia kirurgikoari dagokionez, bai dagozkion eremu funtzionaletan, bai ebakuntza-gelen eta ebakuntzaondoko eremuen berezko kudeaketan.

– Beharren plana, zuzkidura eta inbertsioen plangintza definitzea.

– Jarduera planifikatzea eta bere ataleko kideen eginkizunak koordinatzea, ezarritako helburuak lortu ahal izateko eta ezagutza eta esperientzia profesionala hobetzea sustatzeko.

– Arloko laguntza- eta antolaketa-prozesuak berrikustea eta hobetzea. Prozesuen zeharkakotasuna hobetzea, kalitate asistentzial handiagoa emateko.

– Taldeko kide guztiekin lana eta pertsonen arteko harremanak sustatzea eta erraztea, eta prozesu osoaren parte direla sentiaraztea. Talde hori osatzen duten estamentu guztiak barne hartzen ditu horrek.

– Taldeko kideen artean etengabeko prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza sustatzea.

– Zerbitzuaren estrategia behar bezala betetzeko eta prozesu bakoitzari arreta integrala emateko behar diren ospitale-unitateekin eta ospitalez kanpoko unitateekin koordinatzea.

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean:

a) Pertsonal estatutarioa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun langile finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, edo Osasun Sistema Nazionaleko erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoa izatea, eta zerbitzu aktiboan edo A1 lanbide-taldeko kategorian lanpostua gordetzea dakarren beste administrazio-egoera batean egotea.

b) Medikuntzako lizentzia izatea, Anestesiologiako eta Bizkorketako espezialitatean.

c) Gutxienez 3 urteko esperientzia profesionala Anestesiologiako eta Bizkorketako fakultatibo gisa.

2.– Deialdia argitaratzea.

Ebazpen hau osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean.

3.– Eskabideak aurkezteko epea.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzara (Beguiristain doktorea z.g., 20014 Donostia) bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, deialdi-ebazpen hau dagokion aldizkari ofizialean azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Urriaren 1eko 39/2015 Legearen eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 16. artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazioak honako hauek izan beharko ditu:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionarioen edo estatutupeko langileen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua.

– Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua.

– Egindako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, kategoria adierazita, deialdiaren Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunean.

– Bete nahi den atalaren Memoria-Kudeaketa Proiektua.

– Baloratu daitezkeen merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurrez adierazitako moduan egiaztatzea Osakidetzako CVren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotutako alderdiak; hala ere, inguruabar hori eskabidean jaso beharko da.

4.– Onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Donostialdeko ESIko Zuzendaritza Gerentziak ebazpen bidez argitaratuko du, Osakidetzaren web-orrian, prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda, baztertzeko arrazoia adierazita.

Baztertutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute, aipatutako ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, ebazpen horri erreklamazioa aurkezteko.

Baztertzeko arrazoia zuzendu daitekeen akats bat bada, behin-behineko zerrenda argitaratuz interesdunei 10 egun balioduneko epea emango zaie antzemandako akatsak zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaie hala egiten ez badute prozesutik behin betiko kanpo uztea erabakiko dela.

5.– Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda eta Balorazio Batzordearen osaera.

Erreklamazioak aurkezteko eta/edo eskabideak zuzentzeko epea igarota, Zuzendaritza Gerentziak ebazpen bidez argitaratuko du, aurreko paragrafoan adierazitako leku berberetan, prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, Balorazio Batzordearen osaerarekin batera. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ente Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena web-orrian argitaratzen denetik aurrera. Era berean, ebazpen hori prozesuko hautagaiei jakinaraziko zaie.

Balorazio Batzordeko buru, oro har, zuzendari medikoa izango da, eta honako hauek osatuko dute: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko zuzendariorde medikoa edo zerbitzu korporatiboko burua, Langileen zuzendaria (idazkari gisa jardungo du, hitzarekin eta botoarekin) eta, ezinezkoa bada, erakundeko beste kargu batzuekin. Horiek guztiek deitutako lanpostuaren titulazio-maila bereko estatutupeko langile finko, karrerako funtzionario edo lan-legepeko kontratudun langile finko izan beharko dute.

Era berean, batzordeak hiru kide izango ditu, horietako bat HAEEk izendatua. Kide horiek izangaiei eskatzen zaien titulazioa eta espezialitatea izan beharko dute, estatutupeko langile finkoa, karrerako funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun langile finkoa izan beharko dute eta deitutako hierarkia-maila bereko edo goragoko lanpostu funtzionala izan beharko dute.

Batzordeko kide titular bakoitzeko ordezko bat izendatuko da, aurrekoa ez dagoenean jardungo duena eta kide titularrentzat ezarritako baldintzak bete beharko dituena. Beharrezkoa izanez gero, Osakidetzako beste edozein zerbitzu-erakundetako baliokidea izendatu ahal izango da epaimahaiko kide.

Balorazio Batzordeko kide guztiak batzorde horretakoak izango dira, banaka. Funtzionamenduan, independenteak izango dira eta diskrezionalitate teknikoaren babespean jardungo dute, zuzenbidearen mende egotearen kalterik gabe.

Osaera emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioaren araberakoa izango da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera, betiere zirkunstantziek ahalbidetzen badute, eta ordezkaritza orekatutzat joko da sexu bakoitza gutxienez ehuneko berrogeian ordezkatuta dagoenean.

Batzordea osatzen duten pertsonek ezin izango dute jardun, eta deialdia egin duen agintaritzari jakinarazi beharko diote, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako egoeraren bat gertatzen denean. Kasu berberetan, prozesuan parte hartzen duten pertsonek edozein unetan sustatu ahal izango dute errefusatzea, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera. Era berean, Balorazio Batzordearen jarduna aipatutako 40/2015 Legearen 15. artikulutik 24. artikulura bitartean zehaztutako arauetara egokituko da.

Balorazio Batzordeko kide guztiek hitza eta botoa izango dute. Batzordekideen erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira, eta horretarako egindako akta batean jasoko dira.

Batzordeak erabateko autonomia funtzionala izango du, prozeduraren legezkotasuna zainduko du eta objektibotasuna bermatzeko ardura izango du. Era berean, deialdiaren oinarriak aplikatzean sortzen diren zalantza guztiak argituko ditu, eta oinarri horietan aurreikusi gabeko kasuei dagokienez hartu beharreko irizpideak ezarriko ditu. Gainera, izangaiak ebaluatu aurretik, aktan jaso beharko dituzte ebaluazio-irizpide espezifikoak, oinarriei eta horietan jasotako merezimenduen baremoari jarraiki.

6.– Hautaketa-prozesu.

Izangaien merezimenduen balorazioak honako fase hauek izango ditu:

a) Kudeatzeko eta defendatzeko memoria-proiektua.

Balorazio Batzordeak modu frogagarrian deituko ditu izangaiak, prozesuan parte hartzeko eskaerarekin batera memoria aurkeztu duten kudeaketa-proiektuaren defentsa publikoa egiteko. Deialdi hori gutxienez 72 ordu lehenago egin beharko da, eta izangaien esku-hartzearen eguna, lekua eta ordua adierazi beharko dira, eta horren iragarki bat argitaratu beharko da Osakidetzaren web-orrian.

Oro har, aurkeztutako kudeaketa-proiektuen defentsa publikoa egin aurretik, Balorazio Batzordeko kideek Batzordeko kideei eragin diezaieketen balizko abstentzio- edo errefusatze-arrazoiak berrikusiko dituzte, eta deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaizkio.

Ondoren, hautagai bakoitzari proiektuaren azalpena eta defentsa egiteko banakako deia egingo zaio, eta, ondoren, elkarrizketa bat egingo da. Elkarrizketa horren bidez, balorazio-batzordeko kideek bertan jasotako alderdiei buruzko galderak egingo dituzte, gehiago argitzeko edo sakontzeko. Proiektuaren azalpena eta defentsa nahiz elkarrizketa publikoak izango dira.

Izangaiak jendaurrean jartzen direnean, Balorazio Batzordeak izangai bakoitzari puntuazioa emango dio, deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoaren arabera.

b) Merezimenduak baloratzea.

Balorazio Batzordeak hautagai bakoitzaren merezimenduen balorazioa eta puntuazioa egingo du, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera. Atxikiriko eranskinetan jasotzen da buruzagitzako lanpostuak betetzeko prozesu hauetan aplikatu beharreko merezimenduen baremoa.

c) Akta eta izendapen-proposamena.

Epaimahaiaren aktan zehatz-mehatz jaso beharko dira epaimahaiko kideek baremoko atal bakoitzean hautagai bakoitzari emandako puntuazioa, bai eta epaimahaiak horiei emandako azken puntuazioa ere. Aktan, halaber, azalpen labur bat jaso beharko da epaimahaiak puntuazioak emateko oinarri izan dituen alderdiei buruz, bai hautagai bakoitzak aurkeztutako zerbitzua kudeatzeko memoria-proiektuaren edukiari buruz, bai egindako jendaurreko azalpenaren edukiari buruz, bai eta beste atal batzuetako puntuen esleipen zehatzari buruz ere.

d) Izendapena.

Izendatua izateko, prozesu osoko gehieneko puntuazioaren erdia lortu behar da gutxienez, eta proiektua eta haren aurkezpena baloratzeko atalerako finkatutako gehieneko puntuazioaren erdia, nahitaez.

Bestalde, puntuazio handiena lortu duen hautagaiaren aldeko Balorazio Batzordearen proposamena jasoko da aktan.

7.– Prozeduraren Ebazpena.

Hautagaiek aurkeztutako proiektuak eta curriculumeko merezimenduak ebaluatzeko fasea amaituta, Balorazio Batzordeak izendapen-proposamena egingo dio Zuzendaritza Gerentziari, puntuazio handiena lortu duen hautagaiaren alde, eta, proposamenean, modu xehatuan adierazi beharko ditu baremoaren epigrafe bakoitzean hautagaiek lortutako puntuazioa. Ez badago deialdian zehaztutako eskakizunak betetzen dituen hautagairik edo hautagaiek ez badute lortu eskatutako gutxieneko puntuazioa, deialdia hutsik uztea proposatuko du Balorazio Batzordeak. Proposamen hori Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

Zuzendari-gerenteak, proposamena aztertuta, ebazpen bat emango du proposatutako hautagaia deialdiko lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko. Azkeneko kasu horretan, arrazoia adierazi beharko du. Arrazoia hauetako bat izan beharko da:

a) Ez da izangairik aurkeztu.

b) Ez dago deialdiko oinarrietako eskakizunak betetzen dituen izangairik.

c) Ez dago eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu duen izangairik.

Aurreko a) atalaren kasuan, Zuzendaritza Gerentziak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu ondoren utz dezake hutsik deialdia, izapide gehiagorik egin gabe.

Izendapenaren Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da. Ebazpenaren aurka, gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

8.– Esleipenaren ondorioak.

Atalburu-lanpostua aldi baterako izendatuko da, lau urterako, eta epe hori luzatu ahal izango da Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen (uztailaren 21eko EHAA 138. zk.) 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2023ko otsailaren 3a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.

ERANSKINA

Donostialdeko ESIko Anestesiologiako eta Bizkortzeko Atal Sanitarioko burua (Arlo Kirurgikoa) lanpostua betetzeko deialdiaren merezimenduen baremoa.

Merezimenduen baremoa (gehienez, 66 puntu).

Merezimenduen balorazioak fase hauek izango ditu:

I.– Proiektua eta defentsa (gehienez, 30 puntu).

Izangaiek dagokion atalaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko Memoria-Proiektu bat aurkeztu beharko dute, kalifikazio-epaimahai baten aurrean aurkezpen publikoa egin beharko dute eta epaimahaiko kideek planteatutako galderei erantzun beharko dizkiete.

Fase honen puntuazioa bi atal hauetan xehatzen da:

a) Atala kudeatzeko aurkeztutako Memoria-Proiektuaren edukiaren balorazioa (gehienez, 15 puntu).

Kudeaketako Memoria-Proiektuak atal hauek garatu beharko dira, gutxienez:

a.1.– Antolaketarekin eta kudeaketarekin lotutako atala (gehienez, 5 puntu).

Zerbitzuaren/Atalaren organigrama, buruzagitza-lanpostuaren funtzioak eta hari atxikiriko gainerako lanpostuen funtzioak adierazita.

Zerbitzuak/Atalak eta erakunde bereko beste zerbitzuek elkarren artean duten harremana.

Zerbitzuaren/Atalaren kudeaketa-plana, hobekuntza-arloak antolatzeko, aztertzeko eta detektatzeko helburuak zehaztuta eta haiek lortzeko behar diren neurriak identifikatuta. Eta horrekin batera, esleitutako giza baliabideak, materialak eta ekonomikoak eraginkortasunez erabiltzeko konpromisoa edo plana.

a.2.– Atal asistentziala (gehienez, 5 puntu).

Zerbitzu asistentzialen zorroaren deskribapena.

Adierazle eta helburu asistentzialak ezartzea, horien jarraipena eta ebaluazioa etengabe egiteko sistemarekin batera.

a.3.– Irakaskuntzari eta ikerketari lotutako atala (gehienez, 5 puntu).

Irakaskuntzaren planifikazioa ezartzea zerbitzuan/atalean.

b) Memoria-Proiektuaren azalpen publikoa Balorazio Batzordearen aurrean (gehienez, 15 puntu).

Proiektuaren jendaurreko azalpena baloratzean, Memoria-Proiektua defendatzeko izandako argitasuna eta zehaztasuna hartuko dira kontuan, baita haren arlo garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere. Dagokion aktan, kide bakoitzak hautagai bakoitzari emandako puntuazioaren justifikazioa jaso beharko da, proiektuaren defentsaren argitasuna eta zehaztasuna baloratuta eta proiektuaren alderdi esanguratsuenak azaltzeko ahalmena kontuan hartuta.

II.– Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30 puntu).

Puntuazioa honela banatuko da:

II.1.– Lan-esperientzia (gehienez, 13 puntu).

– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.

– Dagokion espezialitatean atalburu gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

– Administrazio publiko sanitarioen zuzendari gisa edo zuzendariorde mediko gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Ondorio horietarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

II.2.– Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 17 puntu).

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

II.2.1.– Prestakuntza kudeaketaren arloan (gehienez, 3 puntu).

Kudeaketa sanitarioari lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

– 20 eta 30 ordu bitartean: 0,2000 puntu.

– 31 eta 50 ordu bitartean: 0,3000 puntu.

– 51 eta 100 ordu bitartean: 0,4000 puntu.

– 101 eta 200 ordu bitartean: 0,5000 puntu.

– 200 ordu baino gehiago: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita Osakidetzak edota beste edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.2.– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).

Dagokion lanpostuaren espezialitateari lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

– 20 eta 30 ordu bitartean: 0,2000 puntu.

– 31 eta 50 ordu bitartean: 0,3000 puntu.

– 51 eta 100 ordu bitartean: 0,4000 puntu.

– 101 eta 200 ordu bitartean: 0,5000 puntu.

– 200 ordu baino gehiago: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.3.– Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu).

– Doktore-titulua: 3 puntu.

– Cum laude doktore-titulua: 4 puntu.

– Graduondoko masterra: 2 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 1 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 1 puntu.

– Doktoretza-ikastaroak: doktoretza-ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (10 ikastaro, gehienez): 0,1000 puntu.

Ez dira kontuan hartuko doktore-titulua, cum laude doktore-titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroak.

II.2.4.– Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).

Dagokion espezialitateari lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,2500 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 1,0000 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,5000 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,6000 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,0000 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2,0000 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1,0000 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 1,500 puntu.

II.2.5.– Irakaskuntzako jarduera (gehienez, 3 puntu).

– Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 1,0000 puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,2500 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,0500 puntu.

III.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.


Azterketa dokumentala