Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2023ko apirilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1896

IRAGARKIA, 2022ko abenduaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea 944/2022 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari lotutako administrazio-espedientea (errekurtsoa honen aurka jarri zen: maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen 2022ko irailaren 7ko Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartu zuena), eta ebazpenaren bidez interesdunak epatzen dira Sala horretan ager daitezen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du administrazio-espediente originala bidaltzeko. Halaber, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erreferentziako prozesuan interesa izan dezaketen pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aipatu prozeduran ager daitezen, egokitzat joz gero, beren interes legitimoak defendatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 13a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala