Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2023ko apirilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1895

IRAGARKIA, 65/2023 eta 124/2023 prozedura arruntetan (2. sekzioa) interesa duten pertsonak epatzeari buruzko iragarkia aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2023ko martxoaren 28koa, 61. zk.) eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (2023ko martxoaren 30ekoa, 76. zk.) argitaratutako iragarkiaren bidez, jakinarazi zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Erregistroetako zuzendariak erabaki zuela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari bidaltzea 65/2023 eta 124/2023 prozedura arruntei buruzko administrazio-espedientea, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren aurka jarriak. Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen oinarri orokorrak onartzen ziren.

Bidalketa hori egin zen Justizia Administrazioaren letraduak 2023ko martxoaren 13an eta 23an errekerimendu-eginbideak egin, eta 2023ko martxoaren 14an eta 27an, hurrenez hurren, jakinarazi ondoren.

Hala ere, 2023ko martxoaren 31n, Justizia Administrazioaren letraduak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2023ko martxoaren 31ko ebazpenean erabakitakoaren berri eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, eta adierazi du 124/2023 prozedura arruntean errekurritutako jarduketa Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Agindua dela. Agindu horren bidez onartzen ziren Kontu-hartzailetza – Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, 124/2023 prozedura arruntean interesa dutenak epatzen dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik bederatzi egun igaro aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira joateko aukera izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 11.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.


Azterketa dokumentala